XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Odol kolpearenzat behar omen da edan karraskila ura edo ausin ura.

Azken sendagailu huntan fidantza haundia duen gizon batek zautan: zonbat ausin ur edanen baituzu, hainbertze odolez arinduko zira.

Zintzimarien beldur bainintzen egundainotik, orai jakinen dut nola joka bertze aldian.

Lepheria (oreillons) balinbaduzu, zaude beroki, zure lephoa ardi ile ahal bezain zikin eta gizenkorrez ontsa tapaturik.

Behin atzeman dut gizon bat, zer nahi ikusten zuela urdailarekin.

Arrunt gogoetatua zen bere eritasuna zonbait sorginek egorria zakotela.

Hortakotz atso chahar batek aholkaturik, hamar liberako bat hel-arazia zuen herriko erretorari, meza bat erran zezan harrentzat.

Bertzalde bere gaitzarentzat hainitzek manatzen omen zakoten bere pichetik goiz guziz eta barurik baso bat irestea, bainan ez zen atrebitzen.

Huna beraz zer artzen zuen apairutzat egunean bietan: Baba zahar lehertua, olio eta baratchuriekin nahas-mahasia.

Agian ongituko ahal da!!!.

Frangotan, nik uste, golkoan ukan duzu halako erredura bat.

Huni bihotztiarra erraiten da eskuaraz.

Horren eztitzeko aski omen da edatea esne gordina edo lahar osto ura, edo oraino jan-azu eltzaurra.

Ote bat nori ez zaio egundaino sartu eskutik edo zango zolatik?.

Batzuetan orratz puntaz horen batez kitzikaturik ere, ez ditake larru gainerat ageraraz.

Orduan, huna zer egin.

Ote ziloan ezar-azu, zerri mina (orotsarena ahatik) edo oraino gatzagiaren mamia.

Bi gauz horietarik, bat ere ez badaukazu eskupean, berdin da, ezen horien orde indar bera du zure beharriko lizkak.

Hunen atzemaitea da lana!!!.

Jaunisse nola izenda dezaket eskuaraz?.

Gure aldetan segurik joniza darisagu.

Dena den, huna nola arta dezakezun.

Aski ditutzu bederatzi zorri egostea eta heien ura edatea.

Usteko duzu, behar bada, sendagailu hori errankizun bat dela bakarrik.

Nik ere, hala naukan lehenbizian nere buruarekin, bainan geroztik osoki segurtatu naiz, delako salda hori ez dela ontsa bazkaldu eta asmatuko hetarik, bainan egiazki zintzurra behera joaiten diren hetarik.